23 Baldin nehorc ençuteco beharriric badu, ençun beça.
24 Guehiago erran ciecén, Gogoauçue cer ençuten duçuen: cer neurriz neurturen baituçue, neurturen çaiçue, eta emendaturen çaiçue, çuey ençuten duçuenoy.
25 Ecen duenari, emanen çayó: eta deusic eztuenari, duena-ere edequiren çayó.
26 Guehiago erraiten çuen, Iaincoaren resumá da, guiçón hacia lurrera egotziric gau eta egun lo etzaten eta iaiquiten liçaten baten ançora.
27 Eta hacia ilkiten eta hatzen licén, harc ezlaquiala nola,
28 Ecen bere buruz lurrac fructu ekarten du, behin belhar, guero buru, guero ogui bihi bethea buruän.
29 Eta aguertu denean fructua, bertan guiçonac du eçarten iguiteyá: ceren prest baita vztá.