32 Baina erein den ondoan, goratzen da, eta berce belhar gucietaco handiena eguiten da: eta adar handiac eguiten ditu hala non ceruco choriec ohatzeac eguin ahal baititzaqueizte haren itzalean.
33 Eta anhitz hunelaco comparationez tractatzen cerauen hitza, ençun ahal ciroitenaren araura.
34 Eta comparatione gabe etzayen minçatzen: baina appartean bere discipuluey declaratzen cerauzten gauça guciac.
35 Eta erran ciecén egun hartan, arrastu cenean, Iragan gáitecen vraren berce aldera.
36 Eta populua vtziric har ceçaten hura vncian cen beçala: baina berce vncitchoac-ere baciraden harequin.
37 Orduan altcha cedin haice buhumba handibat, eta bagác sartzen ciraden vncira, hala non ia bethatzen baitzén.
38 Eta hura vnciaren guibeleco aldean cetzan lo bururdi baten gainean: orduan iratzartzen dute, eta diotsate, Magistruá, eztuc ansiaric ceren galduac goacen?