19 Halacotz Herodias ayher çayón, eta hil eraci nahi çuen, baina ecin ceçaqueen.
20 Ecen Herodes beldur çayón Ioannesi, eçaguturic ecen hura cela guiçon iustoa eta saindua, eta ohore ekarten ceraucan: eta hura ençunic anhitz gauça eguiten çuen, eta gogotic hura ençuten çuen.
21 Bada egun carazcoa ethorri cenean, Herodesec bere sor eguneco banqueta eguiten cerauenean princiey eta capitainey eta Galileaco principaley:
22 Eta sarthuric Herodiasen alabá dançatu cenean, eta Herodesi eta harequin mahainean iarriric ceudeney atseguin eguin cerauenean, Reguec diotsa nescatchari, Esca aquit cer-ere nahi baitun, eta emanen draunat.
23 Eta cin eguin cieçón: Escaturen aitzaitadan gucia emanen draunat, neure resumaren erdirano.
24 Eta harc ilkiric erran cieçón bere amari, Cer escaturen naiz? Eta harc erran ceçan, Ioannes Baptistaren buruären.
25 Eta bertan sarthuric affectionatuqui Reguegana, esca cequión, cioela, Nahi diat orain bertan eman dieçadán platean Ioannes Baptistaren buruä.