31 Eta erran ciecén, Çatozte ceuróc appart leku desertu batetara, eta reposa çaitezte gutibat: ecen anhitz ciraden ethorten eta ioaiten ciradenac: eta iateco aicinaric-ere etzutén.
32 Ioan citecen bada leku desertu batetara vncian appart:
33 Baina ikus citzan populuac ioaiten, eta eçagut ceçaten hura anhitzec: eta oinez hiri gucietaric laster eguin ceçaten hara, eta aitzin cequizten hæy, eta bil citecen harengana.
34 Orduan ilkiric ikus ceçan gendetze handia Iesusec, eta compassione har ceçan heçaz: ecen ardi artzain gabeac beçala ciraden: eta has cequién anhitz gauçaren iracasten.
35 Eta nola ia berandua baitzén, ethorri içan çaizcan bere discipuluac, erraiten çutela, Desertu duc leku haur, eta ia berandua duc:
36 Eyec congit, inguruco herrietarát eta burgüetarat ioanic, berén ogui eros deçatençát: ecen cer ian deçaten eztié.
37 Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eyeçue çuec iatera. Orduan diotsate, Ala ioanic erossiren dugu ber-ehun dineroren oguia, eta emanen drauegu iatera?