43 Eta goiti ceçaten çathietaric hamabi sasquitara, eta arrainetaric cerbait.
44 Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä.
45 Guero bertan bere discipuluac sar eraci citzan vncira, eta aitzinean ioan eraci itsassoaren berce aldera Bethsaida alderát, berac populuari congit lemon bizquitartean.
46 Eta hec igorri cituenean, mendira ioan cedin othoitz eguitera.
47 Eta arrastu cenean, vncia cen itsassoaren erdian, eta hura bera leihorrean.
48 Eta ikus ceçan pena çutela, aurthiquiten: (ecen haice-contra çutén) eta gauären laurgarren veilla irian ethor cedin hetara, itsas gainez çabilala: eta nahi cituen hec iragan.
49 Baina hec hura ikussiric itsas gainez çabilala, vste çuten fantosmabat cela: eta oihu eguin ceçaten,