19 Ecen ezta sartzen haren bihotzera, baina sabelera, eta ilkiten da campora retreitera, chahutzen dituela vianda guciac.
20 Ciosten bada, Guiçonaganic ilkiten dena da, guiçona satsutzen duena.
21 Ecen barnetic, guiçonén bihotzetic ilkiten dirade pensamendu gaichtoac, adulterioac, paillardiçác, hiltzecác,
22 Ohoinqueriác, auaritiác, gaichtaqueriác, enganioa, insolentia, bekaizteria, gaitzerraitea, superbiá, erhotassuna:
23 Gaichtaqueria hauc guciac barnetic ilkiten dirade, eta satsutzen dute guiçona.
24 Eta handic iaiquiric ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarát: eta etche batetan sarthuric, etzuen nahi nehorc iaquin leçan: baina ecin estali içan da.
25 Ecen harçaz ençunic emaztebatec, ceinen alabatchoac baitzuen spiritu satsua, ethorriric egotz ceçan bere buruä haren oinetara,