10 Eta bertan uncira sarthuric bere discipuluequin, ethor cedin Dalmanutha bazterretara.
11 Eta ethor citecen Phariseuac, eta has citecen harequin iharduquiten, hari cembeit signoren cerutic galdez caizcala, hura tentatzen çutela.
12 Orduan barnadanic bere spirituan suspirio eguinic, erran ceçan, Cergatic generatione haur signo galdez dago? eguiaz diotsuet generatione huni signoric etzayola emanen.
13 Eta hec vtziric, vncian berriz sarthuric iragan cedin berce aldera.
14 Eta ogui hartzera discipuluey ahanz cequién: eta oguibat baicen etzutén berequin vncian.
15 Eta mana citzan, cioela, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, eta Herodesen altchagarritic.
16 Eta baciharducaten elkarren contra, cioitela, Ceren oguiric eztugun da hori.