26 Orduan Iesusec igor ceçan hura bere etcherát, cioela, Ezadila burgura sar, eta nehori ezterroala burguän.
27 Eta Iesus eta haren discipuluac handic ilkiric ethor citecen Philipperen Cesarea deitzen deneco burguètara: eta bidean interroga citzan bere discipuluac, ciostela, Nor naicela ni dioite guiçonéc?
28 Eta hec ihardets ceçaten, Ioannes Baptista, eta bercéc Elias, eta bercéc Prophetetaric bat.
29 Orduan harc dioste, Eta çuec ni nor naicela dioçue? Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Hi aiz Christ.
30 Orduan debeta citzan mehatchurequin nehori hura ezlerroten harçaz.
31 Eta has cedin hayén iracasten, ecen behar cela guiçonaren Semeac anhitz suffri leçan, eta reproba ledin Ancianoéz, eta Sacrificadore principaléz, eta Scribéz, eta hil ledin, eta hereneco egunean resuscita ledin.
32 Eta claroqui propos hunez minçatzen cen. Orduan apparta ceçan Pierrisec, eta has cequión reprotchatzen.