26 Eta spiritua oihu eguinic eta hura gaizqui çathicaturic, ilki cedin: eta haourra hila beçalaca cedin, hala non anhitzec erraiten baitzuten ecen hil cela.
27 Baina Iesusec harén escua harturic, chuchent ceçan hura, eta iaiqui cedin.
28 Eta etchean sarthu cenean, bere discipuluéc interroga ceçaten appart, Cergatic guc hura ecin campora egotzi dugu?
29 Eta erran ciecén, Deabru mota hura bercela ecin ilki daite orationez eta barurez baicen.
30 Eta handic ilkiric, elkarrequin çabiltzan Galilean gaindi: eta etzuen nahi nehorc iaquin leçan.
31 Ecen iracasten cituen bere discipuluac, eta ciosten, Guiçonaren Semea liuraturen da guiçonén escuetara, eta hilen duté: baina hilic, hereneco egunean resuscitaturen da.
32 Baina hec erran haur etzuten aditzen, eta beldur ciraden haren interrogatzera.