7 Ezteçala bada estima guiçon harc deus Iaunaganic recebituren duela:
8 Guiçon gogo doblatacoa, inconstant da bere bide gucietan.
9 Gloria bedi bada anaye conditione bachotacoa bere goratassunean:
10 Baina abrats dena, gloria bedi bere bachotassunean: ecen belhar lilia beçala iraganen da.
11 Ecen nola iguzquia beroarequin goratu eta, erre baita belharra, eta haren lilia erori, eta haren irudi ederra galdu: hala abratsa-ere bere bide gucietan chimalduren da.
12 Dahatsu da tentatione suffritzen duen guiçona: ecen phorogatu datenean recebituren duque, Iaunac hura maite duteney promettatu drauen vicitzeco coroá.
13 Nehorc, tentatzen denean, ezterrala Iaincoaz tentatzen dela: ecen Iaincoa ecin tenta daite gaizquiz, eta nehor eztu tentatzen.