20 Baina nahi duc iaquin, o guiçon vanoá, ecen fedea obrác gabe hila dela?
21 Gure aita Abraham ezta obretaric iustificatu içan, Isaac bere semea aldare gainean offrendatu çuenean?
22 Badacussac nola fedeac obratzen çuen haren obretan, eta obretaric fedea acabatu içan dela?
23 Eta complitu içan dela Scripturá dioela, Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara, eta Iaincoaren adisquide deithu içan da.
24 Badacussaçue bada ecen obretaric iustificatzen dela guiçona, eta ez fedetic solament?
25 Halaber Rahab paillarda-ere ala ezta obretaric iustificatu içan, recebitu cituenean mandatariac, eta berce bidez idoqui cituenean?
26 Ecen nola gorputza spiritu gabe hila baita, hala fedea-ere obrác gabe hila da.