4 Eztuçue differentia eguin vkan ceuroc baithan, eta eguin içan baitzarete pensamendu gaichtoezco iuge?
5 Ençuçue, ene anaye maiteác, eztitu Iaincoac elegitu mundu hunetaco paubreac fedez abrats içateco, eta hura maite duteney promettatu drauen resumaco heredero?
6 Baina çuec desohoratu vkan duçue paubrea. Ala abratsec etzaituztez tyrannizatzen, eta etzaituztez gortetara erekarten?
7 Eztute hec blasphematzen çuen gainean inuocatu içan den Icen ona?
8 Badaric-ere baldin Legue reala complitzen baduçue Scripturaren araura, cein baita, On eritziren draucac eure hurcoari eure buruäri beçala, vngui eguiten duçue:
9 Baina baldin personén acceptioneric baduçue, bekatu eguiten duçue, eta reprehenditzen çarete Legueaz transgrediçale beçala.
10 Ecen norc-ere Legue gucia beguiraturen baitu, eta punctu batetan faltaturen, gucietan hoguendun da.