2 Desiratzen duçue eta eztuçue vkaiten, inuidioso çarete eta bekaitz, eta ecin ardiets deçaqueçue: combatitzen çarete eta guerla eguiten duçue, baina eztuçue desiratzen duçuena, ceren ezpaitzarete escatzen.
3 Escatzen çarete eta eztuçue recebitzen: ceren gaizqui escatzon baitzarete, çuen voluptatetan despenda deçaçuençát.
4 Adulteroác eta adulterác, eztaquiçue ecen munduaren adisquidetassuna, Iaincoaren etsaytassun dela? nor-ere bada nahi içanen baita munduarequin adisquide, Iaincoaren etsay iartenda.
5 Ala vste duçue ecen Scripturác alferretan erraiten duela, Inuidiatara aurthiten du çuetan habitatzen den spirituac?
6 Aitzitic du gratia handiagoa emaiten, halacotz dio, Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia emaiten.
7 Çareten bada suiet Iaincoaren, resisti ieçoçue deabruari, eta ihes eguinen du çuetaric.
8 Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác.