1 Admonestaitzac Principaltassunén eta Potestatén suiet diraden, Gobernadoreac obedi ditzaten, obra on orotara prest diraden: 2 Nehorçaz gaizquiric ezterraten, diraden gudu gabe, moderatu, emetassun gucia eracusten dutelaric guiçon gucietara.
3 Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle.
4 Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean,
5 Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez:
6 Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:
7 Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.