2 Çazpigarren hilabethearen hogoi eta batean, Agjeo profetaren arartecoz ilki cen Jaunaren hitza cerralaric:
3 Minça çaquizquiote Çorobabeli, Salathielen seme, Judaco buruçaguiari, eta Jesusi, Josedequen seme, aphez-handiari, eta populuco gaineracoei, derraçularic:
4 Çuetaric cein da çaharretaric guelditua, etche hau bere lehembicico ospean ikusi duena, eta cer plantetan ikusten duçue orai? Çuen beguietan ez othe da ez balitz beçala?
5 Eta orai, Çorobabel, eguioçu bihotzari, dio Jaunac; bihotzari eguioçu, Jesus, Josedequen semea, aphez-handia; bihotzari eguioçuete, lur huntaco populu gucia, dio armadetaco Jaunac; eta beguira çaçue (ecen ni çuequin naiz, dio armadetaco Jaunac)
6 Çuequin eguin dudan patua Eguiptoco lurretic ilki çaretenean eta çuen erdian içanen da ene izpiritua: ez lotsa.
7 Ecen hau dio armadetaco Jaunac: Oraino aphur bat, eta nic iharrosiren ditut ceru-lurrac, leihor-itsasoac.
8 Iharrosiren ditut jendaiac; eta ethorriren da jendaia guciec Aguiançatua, eta ospez betheren dut etche hau, dio armadetaco Jaunac.