1 Sionen durrundaraz çaçue turuta, ene mendi sainduan arthicatzue orrobiac; asaldutan jar beitez lurreco egoiliarrac oro; ecen heldu da, hurbii da Jaunaren eguna,
2 Ilhumbe eta gobeletaco eguna, hedoi eta xirimoletaco eguna; goiceco arguia mendien gainera hedatzen den beçala, hedaturen da populu handi eta hazcar bat; haren pareric egundaino içan ez baita, eta haren ondotic menderen mendetan ez baita içanen.
3 Haren aitzinean heldu da iresten duen su bat, eta haren ondotic gar erregarri bat; haren aitzinean lurrac iduri çuen atseguinetaco baratze bat, eta haren ondotic mortuco hustasuna, eta hari itzurcen çaioenic ez da nihor.
4 Çaldien itchura beçalacoa da hequien itchura, eta nola çaldizcoec, hala laster eguiten dute.
5 Mendi-bizcarretan jauzten dire, orga-lasterrec beçalaco harrabotsa eguinez, lastoa erretzen duen su garraren harrabotsa iduri, gudura abian den armada hazcarra beçala.
6 Hequien aitzinean populuac oinhacetan içanen dire; beguitharte guciac duphina beçain belz eguinen dire.
7 Hazcarrec beçala laster eguiten dute, guerlariac beçala harrasi gainera jauzten dire; guiçonac beçala lerroan dihoaci beren bideetan eta beren bidexcac ez dituzte hausten.