26 Hequietaric janez hacico eta aseco çarete; laudaturen duçue çuen Jainco Jaunaren icena, çuençat hambat sendagaila eguin içan duenaren icena; eta egun-eta-iguzqui ez da ene populua ahalquetara erorico.
27 Eta eçaguturen duçue ni naicela Israelen erdian nagoena; eta ni naicela çuen Jainco Jauna, eta berceric ez dela; eta ene populua ez da nihoiz-ere ahalquetara erorico.
28 Eta horien ondotic içanen da, ene izpiritua ixurico dudala guiçon gucien baithara; eta profetisatuco dute çuen seme-alabec; çuen çaharrec ametsac içanen dituzte, eta ikuspenac çuen gazteec.
29 Ene muthil eta nescatoen gainera ere egun hequietan ixurico dut ene izpiritua.
30 Eta ceru-lurretan aguerraracico ditut sendagailac, odola, eta sua, eta ke-lanhoa.
31 Ilhumbetara aldatuqui da iguzquia, eta odoletara ilharguia Jaunaren egun handi eta lazgarria ethor dadien aitzinean.
32 Eta içanen da, Jaunaren icenari dei eguinen dioten guciac salbatuac içanen direla; ecen, Jaunac erran beçala, Siongo mendian eta Jerusalemen, eta Jaunac deithu dituen ondarretan içanen da salbamendua.