3 Haren aitzinean heldu da iresten duen su bat, eta haren ondotic gar erregarri bat; haren aitzinean lurrac iduri çuen atseguinetaco baratze bat, eta haren ondotic mortuco hustasuna, eta hari itzurcen çaioenic ez da nihor.
4 Çaldien itchura beçalacoa da hequien itchura, eta nola çaldizcoec, hala laster eguiten dute.
5 Mendi-bizcarretan jauzten dire, orga-lasterrec beçalaco harrabotsa eguinez, lastoa erretzen duen su garraren harrabotsa iduri, gudura abian den armada hazcarra beçala.
6 Hequien aitzinean populuac oinhacetan içanen dire; beguitharte guciac duphina beçain belz eguinen dire.
7 Hazcarrec beçala laster eguiten dute, guerlariac beçala harrasi gainera jauzten dire; guiçonac beçala lerroan dihoaci beren bideetan eta beren bidexcac ez dituzte hausten.
8 Bakotchac ez du bere anaia hersaturen, batbedera bere sailean goanen da; leihoetaric ere erorico dire eta ez dute min hartuco.
9 Hirian sarthuco dire eta harrasi gainera laster eguinen dute; etcheetara iganen dire leihoetaric sarthuco ohoina beçala.