4 Çaldien itchura beçalacoa da hequien itchura, eta nola çaldizcoec, hala laster eguiten dute.
5 Mendi-bizcarretan jauzten dire, orga-lasterrec beçalaco harrabotsa eguinez, lastoa erretzen duen su garraren harrabotsa iduri, gudura abian den armada hazcarra beçala.
6 Hequien aitzinean populuac oinhacetan içanen dire; beguitharte guciac duphina beçain belz eguinen dire.
7 Hazcarrec beçala laster eguiten dute, guerlariac beçala harrasi gainera jauzten dire; guiçonac beçala lerroan dihoaci beren bideetan eta beren bidexcac ez dituzte hausten.
8 Bakotchac ez du bere anaia hersaturen, batbedera bere sailean goanen da; leihoetaric ere erorico dire eta ez dute min hartuco.
9 Hirian sarthuco dire eta harrasi gainera laster eguinen dute; etcheetara iganen dire leihoetaric sarthuco ohoina beçala.
10 Hequien aitzinean ikaratu da lurra, kordocatu dire ceruac; iguzquia eta ilharguia ilhundu dire, eta içarrec itsutu dute beren arguia.