6 Hequien aitzinean populuac oinhacetan içanen dire; beguitharte guciac duphina beçain belz eguinen dire.
7 Hazcarrec beçala laster eguiten dute, guerlariac beçala harrasi gainera jauzten dire; guiçonac beçala lerroan dihoaci beren bideetan eta beren bidexcac ez dituzte hausten.
8 Bakotchac ez du bere anaia hersaturen, batbedera bere sailean goanen da; leihoetaric ere erorico dire eta ez dute min hartuco.
9 Hirian sarthuco dire eta harrasi gainera laster eguinen dute; etcheetara iganen dire leihoetaric sarthuco ohoina beçala.
10 Hequien aitzinean ikaratu da lurra, kordocatu dire ceruac; iguzquia eta ilharguia ilhundu dire, eta içarrec itsutu dute beren arguia.
11 Jaunac bere armadaren aitzinean adiaraci du bere minçoa; ceren gaitza baita haren armada; hazcarra da eta haren erranac eguiten ditu; handia da alabainan Jaunaren eguna, eta guciz ikaragarria; eta norc hura jasan?
12 Orai beraz, dio Jaunac, itzul çaitezte ene gana çuen bihotz guciaz, barur, nigar eta deithore eguinez.