11 Jauz çaitezte eta çatozte populu guciac alde orotaric, eta bil çaitezte; Jaunac çuen hazcarrei hor joaracico diote lurra.
12 Jendaiac jaiqui eta Josafateco haranera igan beitez; ceren han jarrico bai naiz jendaia gucien juiatzen inguruan.
13 Loth ihiteguiei, onthua baita uzta; çatozte eta jauts çaitezte, bethea baita lacoa; gaindi dohaci lacoac, mukurru baita hequien gaixtaqueria.
14 Populuac, populuac, sarrasquico haranera Ceren hurbil baita Jaunaren eguna sarrasquico haranean.
15 Gobeldu dire iguzquia eta ilharguia; içarrec itsutu dute beren arguia.
16 Jaunac Siondic eguinen du orroa, eta Jerusalemetic adiaraciren du bere minçoa; eta ikaraturen dire ceru-lurrac; eta Jauna içanen da bere populuaren phesquiça eta Israelgo haurren indarra.
17 Eta jaquinen duçue ni naicela çuen Jainco Jauna, Siongo ene mendi sainduan egoten naicena; eta saindu içanen da Jerusaleme, eta arrotzac ez dire guehiago hartan gaindi iraganen.