13 Loth ihiteguiei, onthua baita uzta; çatozte eta jauts çaitezte, bethea baita lacoa; gaindi dohaci lacoac, mukurru baita hequien gaixtaqueria.
14 Populuac, populuac, sarrasquico haranera Ceren hurbil baita Jaunaren eguna sarrasquico haranean.
15 Gobeldu dire iguzquia eta ilharguia; içarrec itsutu dute beren arguia.
16 Jaunac Siondic eguinen du orroa, eta Jerusalemetic adiaraciren du bere minçoa; eta ikaraturen dire ceru-lurrac; eta Jauna içanen da bere populuaren phesquiça eta Israelgo haurren indarra.
17 Eta jaquinen duçue ni naicela çuen Jainco Jauna, Siongo ene mendi sainduan egoten naicena; eta saindu içanen da Jerusaleme, eta arrotzac ez dire guehiago hartan gaindi iraganen.
18 Eta egun hartan guerthaturen da eztia jautsico dela mendietaric, eta esnea munhoetaric; ur biciac goanen dire Judaco lats gucietaric; eta Jaunaren etchetic ilkico da ithurri bat, eta urztaturen du Elhorrietaco erreca.
19 Eguiptoa desmasian içanen da, eta Idumea mortu hilgarri bat; ceren gaizqui erabili baitituzte Judaco umeac, eta beren lurrean ixuri baitute odol hobengabea.