2 Lurra, gainean dituen gucietaric biluciren dut, dio Jaunac,
3 kenduz guiçona eta acienda, kenduz ceruco hegastinac eta itsasoco arrainac; eta gaixtaguinac xahutuac içanen dire, eta lurraren gainetic eceztaturen ditut guiçonac, dio Jaunac.
4 Eta Judaren gainera eta Jerusalemen daudecen gucien gainera hedaturen dut escua; eta toqui hortaric xahuturen ditut Baalen ondarrac, eta templo-çainen icenac aphecequin batean,
5 Eta hegaztegui gainetan ceruco içarreria adoratzen dutenac; eta Jauna adoratzen eta Jaunaren icenaz eta Melcomen icenaz cin eguiten dutenac;
6 Eta Jaunaren urhatsetic makurcen direnac, eta Jauna bilhatzen ez dutenac, eta haren ondoan ibilcen ez direnac.
7 Jainco Jaunaren aitzinean çaudezte ixil, ceren hurbil baita Jaunaren eguna; ecic Jaunac aphaindu du bitima, deithu ditu bere barazcaltiarrac.
8 Eta hau içanen da: Jaunaren sacrificioco egunean ikarcera goanen natzaiote buruçaguiei, erregue-semeei, eta soineco arrotzez jaunciac diren guciei;