5 Eta hegaztegui gainetan ceruco içarreria adoratzen dutenac; eta Jauna adoratzen eta Jaunaren icenaz eta Melcomen icenaz cin eguiten dutenac;
6 Eta Jaunaren urhatsetic makurcen direnac, eta Jauna bilhatzen ez dutenac, eta haren ondoan ibilcen ez direnac.
7 Jainco Jaunaren aitzinean çaudezte ixil, ceren hurbil baita Jaunaren eguna; ecic Jaunac aphaindu du bitima, deithu ditu bere barazcaltiarrac.
8 Eta hau içanen da: Jaunaren sacrificioco egunean ikarcera goanen natzaiote buruçaguiei, erregue-semeei, eta soineco arrotzez jaunciac diren guciei;
9 Eta egun hartan ikarturen ditut burgoiric temploco athelasean sarcen diren guciac, eta beren Jainco Jaunaren etchea cimarkuz eta gaixtaqueriaz bethetzen dutenac.
10 Eta egun hartan, dio Jaunac, alchaturen dire oihu-marrascac Arrainathetic, eta Bigarrenetic orrobiac, eta munho gainetaric sarrazqui gaitz bateco tarrapatac.
11 Eguiçue orrobia, Pilatarrac; ixildu da Canaango populu gucia, galdu dire cilharrez estalcen cirenac oro.