1 Çatozte, bil çaitezte, populu higüingarria,
2 Jaunaren manuac ilkiaraz deçan baino lehen egun hura, haiceac daraman herrautsa beçala; Jaunaren hasarreco hatsa çuen gainera ethor dadien aitzinean, Jaunaren egun gaitzidurazcoa çuen gainera jautsi baino lehen.
3 Jauna bilha çaçue, lurreco emeac, haren leguea beguiratu duçuenac; çucentasuna bilha çaçue, bilha çaçue emetasuna, hean nolazbait gueriçatuco çareten Jaunaren hasarreco egunean.
4 Ecen içanen dire, Gaça urratua eta Ascalon mortu eçarria; egüerdi bethean herrautsiren dute Açot, eta Acaron errotic içanen da eragotzia.