3 Jauna bilha çaçue, lurreco emeac, haren leguea beguiratu duçuenac; çucentasuna bilha çaçue, bilha çaçue emetasuna, hean nolazbait gueriçatuco çareten Jaunaren hasarreco egunean.
4 Ecen içanen dire, Gaça urratua eta Ascalon mortu eçarria; egüerdi bethean herrautsiren dute Açot, eta Acaron errotic içanen da eragotzia.
5 Çorigaitz, itsas-cerrendan çaudeztenac, guiçon galduzco jendaquia! Hire gainera ciagoc Jaunaren hitza, Canaan, Filistindarraren lurra; eta xahuturen haut, haletan non egoiliar bat ez baita gueldituren.
6 Eta arçainen phausa-leku eta ardien hespil içanen da itsasoco cerrenda.
7 Eta hura içanen da Judatic guelditu direnençat; han alhaturen dituzte ardiac, eta arratsean Ascalongo etcheetan phausaturen dire; ceren beren Jainco Jauna goanen baitzaiote ikustera, eta atheraturen baititu beren gathibutasunetic.
8 Aditu ditut Moaben irainac eta Amonen semeen burhoac, ceinetaz ene populuari hidoica haritu baitire, eta çabaldu dire haren eremuen gainera.
9 Aria hortaz, Ala ni! dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac, Moab Sodoma beçala içanen dela, eta Amonen semeac Gomorha beçala. Hequien lurra elhorri iharra beçala, gatz-munthoin eta mortu içanen da bethiren bethico; ene populuco ondarrec larruturen dituzte, eta ene jendaquitic guelditu direnec azpiraturen dituzte.