1 Çorigaitz, hasarrearazlea, hiri berrerosi, uso burchoroa!
2 Ez du ençun Jaunaren minçoa; irakaspena ez du onhetsi; Jaunari ez dio bere sinhestea iduqui; bere Jaincoari etzaio hurbildu.
3 Haren buruçaguiac haren erdian dire, marrumaz dauden lehoinac iduri; haren juieec iduri dute otsoac, arratsean atzemana iresten dutenac, eta goiceco ez usten.
4 Haren profetac erhoac dire, guiçon malçurrac; haren aphecec lohitu dituzte gauça sainduac, tzarqui eguin dute leguearen contra.
5 Haren erdian Jauna da çucena, bidegabequeriaric ez du eguinen; goiz-goicetic arguira atheraturen du bere erabaquia; bainan gaixtaguinac ez du eçagutzen ahalqueric.
6 Xahutu ditut jendaiac, eta urratuac daude hequien dorreac; mortu eguin ditut hequien bideac, handic nihor iraganen ez den beçala; desmasiatuac daude hequien hiriac, guiçon bat gabe, egoiliar bat gabe.