12 Eta çure erdian utzico dut populu bat beharra eta buluça, eta Jaunaren icenean içanen du bere phesquiça.
13 Israelgo ondarrac ez dire tzarquerian harico, ez-eta gueçurrez minçatuco; mihi cimarkutsua ez da hequien ahoan aurkituco; ceren hequiec baquean baitire alhatuco eta etzanen, eta nihor ez baita içanen hequien icitzeco.
14 Siongo alaba, canta çatzu laudoriozco cantuac; bozcariotan sar çaite, Israel; boz çaite eta çure bihotz oroz jauz çaite, Jerusalemgo alaba.
15 Jaunac hautsi du çure contraco erabaquia; iraici ditu çure etsaiac: Israelgo erregue, Jauna çure erdian dago, ez duçu guehiago gaitzaren beldurric içanen.
16 Egun hartan erranen çaio Jerusalemeri: Ez içan beldurric; eta Sioni: Ez beitez erki çure escuac.
17 Çure Jainco Jauna hazcarric dago çure erdian; berac salbaturen çaitu: bozcarioz da bozturen çure gainean; çure amodioan du goço harturen; çure gainean çure esquer onetaco cantuen atseguinez da jauciren.
18 Bilduren ditut leguetic urrundu diren çoroac, ceren çure haurretaric baitziren, ez deçaçun guehiago hequien ariaz içan laidoric.