2 Ez du ençun Jaunaren minçoa; irakaspena ez du onhetsi; Jaunari ez dio bere sinhestea iduqui; bere Jaincoari etzaio hurbildu.
3 Haren buruçaguiac haren erdian dire, marrumaz dauden lehoinac iduri; haren juieec iduri dute otsoac, arratsean atzemana iresten dutenac, eta goiceco ez usten.
4 Haren profetac erhoac dire, guiçon malçurrac; haren aphecec lohitu dituzte gauça sainduac, tzarqui eguin dute leguearen contra.
5 Haren erdian Jauna da çucena, bidegabequeriaric ez du eguinen; goiz-goicetic arguira atheraturen du bere erabaquia; bainan gaixtaguinac ez du eçagutzen ahalqueric.
6 Xahutu ditut jendaiac, eta urratuac daude hequien dorreac; mortu eguin ditut hequien bideac, handic nihor iraganen ez den beçala; desmasiatuac daude hequien hiriac, guiçon bat gabe, egoiliar bat gabe.
7 Erran içan dut: Noizbait içanen çare bederen ene beldur, noizbait onhetsiren duçu irakaspena; eta horren egoitza ez da galduco bere eguitate gaixtoen gatic, ceinen ariaz açurriatu baitut. Gucia gatic, goicetic jaiquiz galduqueriari arthiqui diozcate beren gogoeta guciac.
8 Horren gatic iguric neçaçu, dio Jaunac, ethorquiçunean berriz jaiquico naicen eguneraco; ceren ene erabaquia baita, bilduco ditudala jendaiac eta batera ekarrico erresumac; eta hequien gainera ixurico dut ene gaitzidura, ene hasarre guciaren garra; ecen ene gaitzirizcoaren suaz iretsia içanen da lurra oro.