1 Ene maiteok, egiten dizuedan bigarren gutuna dut hau. Eta biotan zenbait gauza gogoratuz bizkortu nahi izan zaituztet, zuzen irizteko gai izan zaitezten.
2 Gogora itzazue, beraz, antzinako profeta santuen mezua eta apostoluek irakatsitako Jaun eta Salbatzailearen agindua.
3 Jakizue, batez ere, azken garaietan gizon isekariak, beren grina txarrei jarraituz biziko direnak, etorriko direla. Eta irriz
4 galdetuko dute: «Zertan gelditu da Kristo etorriko zela zioen agintzaria? Izan ere, gure gurasoak hil ziren, eta geroztik denak berdin jarraitzen du, mundua mundu denetik bezalaxe».
5 Hori esatean, ahaztu egiten dute aspaldi bazirela zeruak, eta baita lurra ere, Jainkoaren hitzak uretatik sorrarazia eta uren erdian finkatua;