3 Zorionekoak mezu profetiko hau irakurri eta entzuten dutenak, eta bertan idatziari jaramon egiten diotenak, beteko den garaia hurbil baitago!
4 Nik, Joanek, Asia probintziako zazpi eliz elkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren —den, zen eta etortzekoa denaren— partetik eta beraren tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik;
5 baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik.Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari,
6 Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituenari, aintza eta agintea menderen mendetan! Amen.
7 Hara, hodei artean dator!Guztiek ikusiko dute,baita zulatu zutenek ere,eta lurreko arraza guztiekhileta-negarra egingo duteharengatik.Bai. Amen.
8 «Neu naiz Alfa eta Omega —dio Jainko Jaunak—, dena, zena eta etortzekoa, ahalguztiduna».
9 Ni, Joan, zuen anaia eta Jesusen maitasunagatik atsekabean eta erreinuaren itxaropen iraunkorrean zuen kideko naizen hau, Patmos izeneko uhartean nengoen erbesteratua Jainkoaren hitzarengatik eta Jesusen testigantza egiteagatik.