1 Tronuan eseria dagoenaren eskuineko eskuan erroilu moduko idazki bat ikusi nuen, bi aldeetatik idatzia eta zazpi zigiluz joa.
2 Eta aingeru ahaltsu bat ikusi nuen, ahots handiz hots egiten: «Nor da gauza liburua irekitzeko eta beraren zigiluak askatzeko?»
3 Eta ez zen inor ez zeruan, ez lurrean, ez lur azpian liburua ireki eta irakur zezakeenik.
4 Ni negar eta negar ari nintzen, liburua irekitzeko eta irakurtzeko inor ere agertu ez zelako.
5 Orduan, zaharretariko batek esan zidan: «Ez egin negarrik; hara, Judaren leinuko lehoiak, Daviden kimuak eskuratu du garaipena, eta beronek irekiko ditu liburua eta zazpi zigiluak».
6 Orduan, tronuaren erdian eta lau izaki bizidunen eta zaharren erdian, Bildots bat ikusi nuen; zutik zegoen eta lepo eginaren ezaugarriak zituen; zazpi adar eta zazpi begi zituen, hau da, Jainkoak lur osora bidaliak dituen zazpi espirituak.
7 Hurbildu eta tronuan eseria dagoenaren eskuineko eskutik liburua hartu zuen.
8 Liburua hartu zuenean, lau izakiak eta hogeita lau zaharrak Bildotsaren aurrean ahuspeztu ziren. Zitara bana zuten eta intsentsuz beteriko urrezko ontziak, Jainkoarenak direnen otoitzen adierazgarri.
9 Eta kantu berri hau abesten zuten:«Bazara nor liburua hartueta beronen zigiluak irekitzeko;hila izan baitzara,eta zeure heriotzazJainkoarentzat irabazi dituzuarraza, hizkuntza, herrieta nazio guztietakogizon-emakumeak;
10 eta gure Jainkoarentzaterrege-herri eta apaiz egin dituzu,eta lur osoan errege izango dira».
11 Gero, ikuskarian, tronu, izaki eta zaharren inguruan zeuden aingeru askoren ahotsa entzun nuen. Milaka eta milioika ziren,
12 eta ozenki zioten:«Hila izan zen Bildotsa bada norahalmena, aberastasunak,jakinduria, indarra, ohorea, aintzaeta gorespena hartzeko».
13 Eta zeruan, lur gainean, lur azpian eta itsasoan dauden sorkari guztiei, hau esaten entzun nien:«Tronuan eseria dagoenarieta Bildotsarigorespena, ohorea,aintza eta agintaritza,menderen mendetan».
14 Lau izaki bizidunek «Amen» erantzun zuten, eta zaharrek ahuspeztu eta gurtu egin zuten.