4 Nik, Joanek, Asia probintziako zazpi eliz elkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren —den, zen eta etortzekoa denaren— partetik eta beraren tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik;
5 baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik.Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari,
6 Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituenari, aintza eta agintea menderen mendetan! Amen.
7 Hara, hodei artean dator!Guztiek ikusiko dute,baita zulatu zutenek ere,eta lurreko arraza guztiekhileta-negarra egingo duteharengatik.Bai. Amen.
8 «Neu naiz Alfa eta Omega —dio Jainko Jaunak—, dena, zena eta etortzekoa, ahalguztiduna».
9 Ni, Joan, zuen anaia eta Jesusen maitasunagatik atsekabean eta erreinuaren itxaropen iraunkorrean zuen kideko naizen hau, Patmos izeneko uhartean nengoen erbesteratua Jainkoaren hitzarengatik eta Jesusen testigantza egiteagatik.
10 Jaunaren egunean Espirituak hartu ninduen, eta neure ostean ahots handia entzun nuen turuta-hotsa bezalakoa.