1 Beste aingeru ahaltsu bat ikusi nuen zerutik jaisten, hodeiz inguratua: ortzadarra zuen buru inguruan, aurpegia eguzkia bezain distiratsua eta zangoak suzko habeak bezalakoak.
2 Eskuan liburuxka bat zuen irekia. Eskuineko oina itsas gainean ezarri zuen eta ezkerrekoa lehorrean,
3 eta deiadar handia egin zuen, lehoiaren orroa bezalakoa. Deiadar egin zuenean, zazpi trumoik jo zuten burrunba.
4 Zazpi trumoiek hitz egin zutenean, idaztera nindoan, baina ahots bat entzun nuen zerutik esaten: «Gorde isilpean zazpi trumoiek esan dutena eta ez idatzi».
5 Orduan, itsas gainean eta lehorrean zutik ikusia nuen aingeruak, eskuineko eskua zerurantz jaso