10 Orduan, ahots handia entzun nuen zeruan esaten:«Orain etorri dagure Jainkoaren salbamena,indarra eta erregetzaeta beraren Mesiasen agintea;bota baitutegure senideen salatzailea,gau eta egun Jainkoaren aurreansalatzen zituena.
11 Bildotsaren odolazeta aitortu duten mezuazgaraitu dute gure senideek:ez dute beren bizitza maite izanheriotzaren aurreanatzera egiteko beste.
12 Poztu, beraz, zeruaketa bertan bizi zaretenok.Errukarriak, ordea, zuek,lur-itsasook,zuengana jaitsi baita deabruaamorru biziz,denbora gutxirako dela jakinik».
13 Herensugea, lurrera bota zutela ikustean, semea izan zuen emakumeari jarraika hasi zitzaion.
14 Baina bi arrano-hego handi eman zizkioten emakumeari hegan basamortura joan zedin, han, sugearengandik urrun, hiru urte eta erdiz bizitzeko prestatua zuen tokira.
15 Orduan, ur-ibaia bota zuen ahotik emakumearen kontra, ibaiak emakumea eraman zezan.
16 Baina lurra emakumeari laguntzera etorri zen: zabaldu egin zen eta herensugeak ahotik botatako ibaia irentsi egin zuen.