4 Bere isatsez zeruko izarren herena herrestan hartu eta lurrera jaurti zuen.Herensugea, haurra izateko zegoen emakumearen aitzinean gelditu zen, jaio bezain laster semea irensteko.
5 Emakumeak semea izan zuen, herri guztiak burdinazko makilaz gobernatuko zituena. Semea hartu eta Jainkoaren tronuraino eraman zuten.
6 Emakumeak, berriz, basamortura egin zuen ihes; han bazter bat prestatua zion Jainkoak, mila berrehun eta hirurogei egunez bertan bizi zedin.
7 Ondoren, gudua izan zen zeruan: Mikel eta beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziren,
8 baina ezin izan zuten garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zen tokirik izan haientzat.
9 Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena; lurrera bota zuten bere aingeruekin batera.
10 Orduan, ahots handia entzun nuen zeruan esaten:«Orain etorri dagure Jainkoaren salbamena,indarra eta erregetzaeta beraren Mesiasen agintea;bota baitutegure senideen salatzailea,gau eta egun Jainkoaren aurreansalatzen zituena.