5 Handikeriak eta Jainkoaren aurkako irainak esateko baimena eman zioten piztiari, eta berrogeita bi hilabetez jarduteko ahalmena.
6 Eta hala egin zuen hark: Jainkoaren aurka birao egin eta beronen izena, santutegia eta zeruan bizi direnak iraindu zituen.
7 Santuen kontra borroka egin eta haiek menderatzen ere utzi zioten; eta arraza, herri, hizkuntza eta nazio ororen gain agintea eman zitzaion.
8 Eta lurreko bizilagun guztiek gurtuko dute, lepo eginiko Bildotsaren biziaren liburuan beren izenak munduaren hasieratik idatzirik dituztenak izan ezik.
9 Ulertzeko gauza denak uler beza:
10 «Gatibualdirako denagatibualdira doa.Ezpataz hil beharrekoaezpataz hilko da».Hor agertuko dira fededunen eroapena eta sinesmena.
11 Gero, beste piztia bat ikusi nuen lurretik irteten; bi adar zituen, ahariarenak bezalakoak, baina herensugea bezala mintzo zen.