10 Jainkoaren sumin-ardoa edan beharko du, haren zigor-kopan nahasgabe garbi prestatua dagoena. Suz eta sufrez oinazetuko dute aingeru santuen eta Bildotsaren aurrean.
11 Oinazetzen dituen sua pizturik egongo da menderen mendetan. Piztia eta honen irudia gurtu eta izenaren marka onar dezatenek ez dute atsedenik izango ez egunez, ez gauez».
12 Hor agertuko da Jainkoaren aginduei eta Jesusenganako sinesmenari eusten dieten fededunen iraupena.
13 Gero, ahotsa entzun nuen zerutik esaten: «Idatz ezazu: Zorionekoak aurrerantzean Jaunarekin bat eginik hiltzen direnak! Bai —dio Espirituak—, atseden hartu ahal izango dute beren nekeetatik, beren egintza onak lagun baitituzte».
14 Gero, hodei zuri bat ikusi nuen, eta hodei gainean gizaseme antzeko norbait eseria, buruan urrezko koroa eta eskuan igitai zorrotza zituela.
15 Tenplutik beste aingeru bat irten eta hodei gainean eseria zegoenari esan zion ahots handiz: «Hartu igitaia eta ekin uzta-biltzeari, iritsi baita igitatzeko ordua, lurreko uzta heldu-heldua baitago».
16 Eta hodeian eseria zegoena igitatzen hasi zen eta lurreko uzta bildu zuen.