1 Zazpi ontziak zituzten zazpi aingeruetako batek etorri eta esan zidan: «Zatoz hona eta ur handien gainean eseria dagoen emagaldu handiarentzat erabakitako zigorra erakutsiko dizut;
2 berorrekin jardun zuten prostituzioan lurreko erregeek, eta lurreko bizilagunak berorren prostituzio-ardoz mozkortu ziren».
3 Espirituak hartu ninduen, eta aingeruak basamortura eraman; han emakume bat ikusi nuen piztia gorrimin baten gainean eseria; piztia Jainkoaren kontrako izen iraingarriz josia zegoen; zazpi buru zituen eta hamar adar.
4 Emakumea purpuraz eta gorriminez zegoen jantzia eta urrez, harribitxiz eta perlaz apaindua; eskuan urrezko edalontzi bat zuen bere prostituzio zikinaren fruitu higuingarriz betea;
5 bekokian izen misteriotsua zuen idatzia: «Babilonia handia, lurreko emagaldu eta higuingarritasunen ama».
6 Emakumea Jainkoaren herriaren eta Jesusen fedeagatik hildakoen odolaz mozkorturik zegoela konturatu nintzen.Erabat harriturik gelditu nintzen hura ikustean.