18 eta, haren sutearen ke-mordoa ikustean, honela egin zuten oihu: «Hiri handi horrek ez zuen parekorik!»
19 Eta, nork bere burura hautsa botaz, oihu egiten zuen negarrez eta aieneka:«Ai zu, ai hiri handia!Zure aberastasunei eskeraberastu zirenitsasontziak zituzten guztiak.Horra orain une batean erraustua!»
20 Poztu, oi zeru, horren zoriaz,eta zuek ere bai,fededun, apostolu eta profetak,hori kondenatzeanjustizia egin baitizue Jainkoak.
21 Orduan, aingeru ahaltsu batek harri bat, errotarri handi baten antzekoa, jaso eta itsasora jaurti zuen, esanez:«Honelaxe jaurtiko duteBabilonia, hiri handia,eta betiko desagertuko da.
22 Ez da sekula entzungozitara-soinu edo kanturik,ez txirula edo turutarik zure baitan;ez da sekula artisaurik izango,ezta errota-hotsik entzungo erezure baitan;
23 ez da sekula kriseilu-argirik izango,ezta entzungo senar-emaztegaienkanturik ere zure baitan;zeren eta zure merkatariaklurreko ahaltsuenak baitziren,eta zeure sorginkeriezherri guztiak engainatu baitituzu.
24 Zikindua zaudeprofeta, fededun eta lurrean hilakizan diren guztien odolaz».