21 Orduan, aingeru ahaltsu batek harri bat, errotarri handi baten antzekoa, jaso eta itsasora jaurti zuen, esanez:«Honelaxe jaurtiko duteBabilonia, hiri handia,eta betiko desagertuko da.
22 Ez da sekula entzungozitara-soinu edo kanturik,ez txirula edo turutarik zure baitan;ez da sekula artisaurik izango,ezta errota-hotsik entzungo erezure baitan;
23 ez da sekula kriseilu-argirik izango,ezta entzungo senar-emaztegaienkanturik ere zure baitan;zeren eta zure merkatariaklurreko ahaltsuenak baitziren,eta zeure sorginkeriezherri guztiak engainatu baitituzu.
24 Zikindua zaudeprofeta, fededun eta lurrean hilakizan diren guztien odolaz».