1 Ondoren, jendetza handiarena bezalako zarata-hotsa entzun nuen zeruan, esanez:«Aleluia!Salbamena, aintza eta indarragure Jainkoarenak,
2 haren epaiak egiazkoaketa zuzenak baitira.Kondenatu du emagaldu handia,bere prostituzioazmundua usteltzen zuena,eta beraren bizkar mendekatu dubere zerbitzarien heriotza».
3 Berriro esan zuten:«Aleluia! Haren sutearen keamenderen mendetan gorantz doa».
4 Orduan, hogeita lau zaharrek eta lau izaki bizidunek ahuspeztu eta tronuan eseria dagoen Jainkoa gurtu zuten, esanez: «Amen! Aleluia!»