4 Orduan, hogeita lau zaharrek eta lau izaki bizidunek ahuspeztu eta tronuan eseria dagoen Jainkoa gurtu zuten, esanez: «Amen! Aleluia!»
5 Eta tronutik ahotsa atera zen:«Goretsazue gure Jainkoa,begirune diozuen zerbitzari guztiok,txiki eta handi».
6 Eta jendetza handiarena bezalako zarata-hotsa, ur handien eta trumoi indartsuen burrunba zirudiena, entzun nuen esaten:«Aleluia!Errege izaten hasia da Jauna,gure Jainko ahalguztiduna.
7 Poz gaitezen eta egin festa,eman diezaiogun aintza,heldu baitira Bildotsaren ezteiak.Apaindurik dagoberaren emaztegaia:
8 jantzi zoragarria eman diote,liho garbiz eta distiratsuz egina—lihoa, fededunen egintza onak dira—».
9 Gero, aingeruak esan zidan: «Idatzi: Zorionekoak Bildotsaren eztei-otordura deituak!» Eta erantsi zuen: «Jainkoaren hitzak dira hauek, egiazko hitzak».
10 Orduan, aingeruaren oinetara ahuspeztu nintzen bera gurtzeko; baina esan zidan: «Kontuz, ez egin horrelakorik; ni ere zerbitzari naiz, zu eta Jesusen testigu leial diren zure senideak bezala. Jainkoa gurtu behar duzu».Izan ere, Jesusen testigu izatea eta profetagintzarako espiritua edukitzea gauza bera dira.