18 Idatz iezaiozu Tiatirako eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen Jainkoaren Semeak, begiak sugarra bezalako eta oinak brontze goriaren antzeko dituenak:
19 Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak, zure maitasuna, fedea, zerbitzugintza eta eroapena; zure azken egintzak lehenengoak baino ere bikainagoak dira.
20 Baina badut zerbait zure aurka: bere burua profetesatzat duen Jezabel horri utzi egiten diozula bere irakatsiekin nire zerbitzariak engainatzen, Jainkoarekiko desleial izan eta sasijainkoei eskainiriko haragia jatera bultzatuz.
21 Astia eman diot damu dadin, baina ez dio bere desleialkeriari uko egin nahi izan.
22 Hara, gaixotasun larria bidaliko diot berari, eta atsekabe handia berarekin desleialkerian bat egin dutenei, jokabidez aldatzen ez badira.
23 Haren jarraitzaileak heriotzaz joko ditut, eta jakingo dute eliz elkarte guztiek ni naizela buru-bihotzak ikertzen dituena, eta zuetako bakoitzari bere egintzen arabera emango diona.
24 Zuek, ordea, Tiatirako besteok, ez duzue onartu doktrina hori eta ez duzue ezagutu «Satanasen barrunbeak» deitzen duten hori. Zuei ez dizuet beste zamarik leporatzen;