24 Zuek, ordea, Tiatirako besteok, ez duzue onartu doktrina hori eta ez duzue ezagutu «Satanasen barrunbeak» deitzen duten hori. Zuei ez dizuet beste zamarik leporatzen;
25 eutsi kementsu orain duzuenari, ni itzuli arte.
26 Garaileari, nire nahia egiten azkeneraino irauten duenari, agintea emango diot nazioen gain,
27-28 nik neure Aitarengandik hartu dudan agintea; burdinazko makilaz gobernatuko ditu, buztinezko ontzia bezala puskatuko. Gainera, goizeko artizarra emango diot.
29 Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.