12 Harresi sendo eta garaia zuen, hamabi atekoa, eta ate gainetan hamabi aingeru. Hamabi izen zituzten idatziak, israeldarren hamabi leinuen izenak.
13 Hiru ate zeuden ekialdera, hiru iparraldera, hiru hegoaldera eta hiru mendebaldera.
14 Hiriko harresiak hamabi oinarri zituen, eta hauetan idatziak Bildotsaren hamabi apostoluen izenak.
15 Nirekin mintzatzen ari zen aingeruak hiria eta beronen ateak eta harresia neurtzeko urrezko makila zeraman.
16 Hiria karratua zen, luze bezain zabal. Neurtu zuen, bada, hiria makilaz, eta bi mila kilometrotik gora zen; luzera, zabalera eta altuera berdinak ziren.
17 Gero, harresia neurtu zuen, eta hirurogeita hamar metro zen, aingeruak erabili zituen giza neurrien arabera.
18 Harresia jaspezkoa zen eta hiria urre hutsezkoa, beira garbiaren antzekoa.