1 Ondoren, ikuskari bat izan nuen. Irekitako ate bat ikusi nuen zeruan, eta lehen mintzatua zitzaidan turuta-hotsa bezalako ahotsak esan zuen: «Igo hona, eta ondoren gertatzekoak direnak erakutsiko dizkizut».
2 Bat-batean, Espirituak hartu ninduen. Tronu bat ikusi nuen zeruan eta tronuan norbait eseria.
3 Tronuan eseriak jaspe eta kornalina harrien itxura zuen, eta tronuaren inguruan esmeralda antzeko ortzadarra zegoen.
4 Tronuaren inguruan hogeita lau aulki zeuden, eta aulkietan eseriak hogeita lau zahar, jantzi zuriak soinean eta urrezko koroak buruan zituztela.