3 Tronuan eseriak jaspe eta kornalina harrien itxura zuen, eta tronuaren inguruan esmeralda antzeko ortzadarra zegoen.
4 Tronuaren inguruan hogeita lau aulki zeuden, eta aulkietan eseriak hogeita lau zahar, jantzi zuriak soinean eta urrezko koroak buruan zituztela.
5 Tronutik tximistak, danbatekoak eta trumoiak ateratzen ziren; aulkiaren aurrean zazpi argi-zuzi zeuden sutan, Jainkoaren zazpi espirituak adierazten zituztenak,
6 eta aulkiaren aurrean itsaso antzeko zerbait hedatzen zen, kristala bezain gardena.Tronuaren erdian eta inguruan lau izaki bizidun zeuden, begiz beteak atzetik eta aurretik.
7 Lehen izakia lehoi antzekoa zen; bigarrena zezen antzekoa; hirugarrenak gizaki antzeko aurpegia zuen, eta laugarrena hegaz doan arrano antzekoa zen.
8 Lau izakiok seina hego zituzten, begiz beteak kanpotik eta barrutik. Gau eta egun honela ari dira etengabe:«Santu, santu, santuaJauna, Jainko ahalguztiduna,zena, dena eta etortzekoa».
9 Eta izakiek tronuan eseria dagoenari, menderen mendetan bizi denari, aintza, ohorea eta esker ona ematen dioten bakoitzean,