5 Tronutik tximistak, danbatekoak eta trumoiak ateratzen ziren; aulkiaren aurrean zazpi argi-zuzi zeuden sutan, Jainkoaren zazpi espirituak adierazten zituztenak,
6 eta aulkiaren aurrean itsaso antzeko zerbait hedatzen zen, kristala bezain gardena.Tronuaren erdian eta inguruan lau izaki bizidun zeuden, begiz beteak atzetik eta aurretik.
7 Lehen izakia lehoi antzekoa zen; bigarrena zezen antzekoa; hirugarrenak gizaki antzeko aurpegia zuen, eta laugarrena hegaz doan arrano antzekoa zen.
8 Lau izakiok seina hego zituzten, begiz beteak kanpotik eta barrutik. Gau eta egun honela ari dira etengabe:«Santu, santu, santuaJauna, Jainko ahalguztiduna,zena, dena eta etortzekoa».
9 Eta izakiek tronuan eseria dagoenari, menderen mendetan bizi denari, aintza, ohorea eta esker ona ematen dioten bakoitzean,
10 hogeita lau zaharrak tronuan eseria dagoenaren aurrean ahuspezten dira, menderen mendetan bizi dena adoratzen dute eta beren koroak tronuaren aurrera botatzen, esanez:
11 «Gure Jaun eta Jainko hori,zu bazara noraintza, ohorea eta ahalmenahartzeko,zeuk baitzenituengauza guztiak egineta, zuk nahi izan duzulako,baitira sortu eta dira oraindik».