3 Eta ez zen inor ez zeruan, ez lurrean, ez lur azpian liburua ireki eta irakur zezakeenik.
4 Ni negar eta negar ari nintzen, liburua irekitzeko eta irakurtzeko inor ere agertu ez zelako.
5 Orduan, zaharretariko batek esan zidan: «Ez egin negarrik; hara, Judaren leinuko lehoiak, Daviden kimuak eskuratu du garaipena, eta beronek irekiko ditu liburua eta zazpi zigiluak».
6 Orduan, tronuaren erdian eta lau izaki bizidunen eta zaharren erdian, Bildots bat ikusi nuen; zutik zegoen eta lepo eginaren ezaugarriak zituen; zazpi adar eta zazpi begi zituen, hau da, Jainkoak lur osora bidaliak dituen zazpi espirituak.
7 Hurbildu eta tronuan eseria dagoenaren eskuineko eskutik liburua hartu zuen.
8 Liburua hartu zuenean, lau izakiak eta hogeita lau zaharrak Bildotsaren aurrean ahuspeztu ziren. Zitara bana zuten eta intsentsuz beteriko urrezko ontziak, Jainkoarenak direnen otoitzen adierazgarri.
9 Eta kantu berri hau abesten zuten:«Bazara nor liburua hartueta beronen zigiluak irekitzeko;hila izan baitzara,eta zeure heriotzazJainkoarentzat irabazi dituzuarraza, hizkuntza, herrieta nazio guztietakogizon-emakumeak;